APIRILAREN 1EAN, MOBILIZA GAITEZEN ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDE

2021an, 8 000 pertsona juntatu ginen etxebizitza eskubidearen alde Ipar Euskal Herrian. Lehen mobilizazio horrek bere haziak erein ditu. Izan ere, 2022an, hainbat aintzinamendu ezagutu da. Hala ere, gaur egungo espekulazioa eta etxebizitzaren krisiari begira neurriak eskasegiak dira gure iduriko. Manifestazio berri batera deitzen dugu apirilaren 1ean larunbatarekin, alokatzaileen kanporaketen neguko etenaldi bukaeraren eta etxebizitza eskubidearen europako egunaren karietara. Neurri gehiago lortu nahi dugu maila lokalean eta legeak zein politika garatu dadin denek izan dezagun etxebizitza eskubidea.

Herrian bizitzeko eskubidearen alde mobiliza gaitezen:

APIRILAREN 1EAN LARUNBATAREKIN ARRATSALDEKO 15:00TAN BAIONAKO SUPREFETURA AITZINEAN!

GURE ALDARRIKAPENAK

01

ETXEBIZITZEN ETA LURREN MERKATUAREN ERREGULAZIOA

Etxeak eta apartamenduak bizitokiak izan behar dira, eta ez gailu espekulatiboak. Urte osoko alokairuei eman behar zaie lehentasuna turismo mublatu gisako etxebizitzei baino. Herrian bizi: hau dugu lehen baldintza.

02

LURRAREN ETA ETXEBIZITZAREN KUDEAKETA PUBLIKOA EDOTA KOLEKTIBOA

Herri mailako zein herriarteko etxebizitza jabego politikak indartzea da helburua, laborantxa lurrak babestuz eta “BRS” (Bail Réel Solidaire) gisako dispositiboak garatzea.

03

"ETXEBIZITZA BAT" ESKUBIDEARI LEHENTASUNA, “BAT BAINO GEHIAGO" BAINO

Bigarren etxebizitzen kopuruaren mugatzea ezinbestekoa da, besteak beste fiskalitatean oinarritutako neurri zorrotzagoen bidez.

04

ALOKAIRUEN PREZIOAREN MUGATZEA

Herritar guztiek bizitoki duin eta eskuragarri bat ukan dezaten aldarrikatzen dugu, alokairuen prezioa mugatuz.

05

ETXEBIZITZA SOZIAL GEHIAGO, BATEZ ERE ALOKAIRUKOAK

Etxebizitza sozialen kopurua emendatzea ezinbestekoa da erantzun gabe gelditzen diren eskaerei begira.

06

LABORANTXA LURREN, BIODIBERTSITATEAREN ETA KLIMAREN BABESA

Etxebizitzari loturiko politikak larrialdi ekologiko eta klimatikoa barneratu behar ditu, artifizializaziorik gabeko helburuak segituz baita elikadura burujabetza ere bai.

MOBILIZATZERA DEITZEN DUEN ERESERKIA

« Etxebizitza denon eskubidea da » lema daraman kantua, apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldiaren imno edo ereserkia dugu, eta manifestaldiariari begirako kanpaina indartzera datorkigu.

« Etxebizitza denon eskubidea da abestia » Ituringo Arotza kantu herrikoiaren doinuan oinarritzen da eta etxebizitzaren gaiari loturiko abesti sorkuntza bat da. Ipar Euskal Herriko hainbat musikari eta kantariek parte hartu dute sormen honetan.

ESKU KOLPE BAT EMAN NAHI?

Zuk ere etxebizitzaren aldeko manifestaldi arrakastatsu honen parte izan nahi baduzu, izena eman laguntzaile izaiteko. Edozein laguntza ongi etorria izanen da.

GURE BERRIAK SARE SOZIALETAN IKUSGAI DITUZU