ASKI DA!

Ipar Euskal Herriko etxebizitzen %20a baino gehiago bigarren etxebizitzak dira (*). Beren prezioarengatik, bertakoentzat geroz eta zailago bilakatzen ari da bizitoki bat kausitzea. Euskal Kostaldeko hainbat herritan, zeinetan bigarren etxebizitzen proportzioa %50tik gorakoa den, bizitoki bat baino gehiago ukateko guti batzuk duten borondateak, kalte egiten dio bizitoki bat eskuratu nahi duen gehiengoari.

Ezinbestean, deialdi hau luzatzen diogu Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi lukeen orori: dagoeneko bigarren etxebizitza gisa erabilia den bizitoki bat izan dadin galdegiten diogu. Manifestu honekin bat egin ezazu formularioa izenpetuz.
(*) Plan Local de l’Habitat (PLH)-aren diagnostikoaren arabera INSEE-ren datuetan oinarritua

GURE PROPOSAMENAK

01

SALMENTARAKO KANPORATZE BAIMENEN DEBEKATZEA

Salmentarako kanporatze baimenen debekatzea, bizitegia bigarren bizileku edo turismo altzari bilakatzeko erabilia denean. Salmenta automatikoki ezeztatua izan behar da ondasunak bizileku nagusi izateko helburua galtzen duenean.

02

BIGARREN BIZILEKUEN KUOTAK HERRI BAKOITZEKO

Bigarren bizitegien parte hartzea mugatzea, herri bakoitzeko etxebizitzen parke osoaren gehienezko ehuneko jakin batera. Ildo beretik, kuota hori « P.L.U. » bakoitzaren arabera arautua izan liteke, ‘’OAP’’etatik pasatzeari utziz, bigarren bizitegien ehunekoa etxebizitza erabilerarako parke osoaren gainean mugatzeko.

03

ALDATZE ESKUBIDEEN BEREIZKETA

Erositako ondasun higiezina bigarren bizileku gisa erabilia denean, ‘’aldatze eskubidearen’’ zerga bereiztu eta emendatu. Zerga horren diru sartzeak bereziki herrietako eta departamenduko lurralde elkargoek errezibituak izanen lirateke, eta horri esker, adibidez, etxebizitza sozialeko operazioen diruztatzea lortuko litzateke.

04

ERABILERA ALDATZEKO BAIMENERAKO JABEKIDETZA ARAUDIA BETETZEA

Ukan den jabekidetasun araudiaren aurkeztea beharrezkoa egin behar da, eta egiaztapenak ongi baimentzen du bizitegien helburu komertziala, etxebizitza baten erabilera aldatzeko baimena turismo altzari gisa eskatzeko eta emateko unean.

05

KONPENTSAZIO NEURRI BATEN EZARTZEA BIGARREN EGOITZETAN

Etxebizitza berri baten ekoizpenaren baitezpada eskatu, erabilerarako ez diren geletatik abiatuz, azalera bereko eta herri berean, erosia izan den eta bigarren bizileku bilakatua izan den edozein bizileku nagusirendako. Horrela, bertan bizi diren biztanleentzako etxebizitzen kopurua babestuko litzateke.

06

BIGARREN BIZITEGIAK SRU LEGEAREN KALKULUAN SARTZEA

Bigarren bizitegiak kontutan hartu, SRU legeak % 25eko bizitegia ezartzen dien herriendako etxebizitza sozialen ekoizpen partearen kalkuluetan. Gaur egun, ehunekoa bizitegi nagusien parkearen gainean bakarrik kalkulatzen da.

07

BIGARREN BIZILEKUEN GAINEKO ZERGA BATEN EZARTZEA

Zerga berri bat sortu bigarren bizitegien jabeentzat, higiezinen tentsioan diren eremuetan. Bigarren bizilekuen jabeen zerga kontribuzioa indartuz, neurri horrek etxebizitza baten jabeen zati bat bigarren bizileku erabilerarendako alokatzea eragotziko du, etxebizitza tentsioan den herrietan. Bigarren bizilekuen jabeek tokiko fiskalitateari laguntza handiagoa emanen diote.

07 BIS

EDO, BESTELA, BIZITEGI ZERGA ONDASUN ERAIKIEN ZERGATIK BEREIXTU

Bestela, Etxebizitza zergatik bereiztea galdatu, soilik bigarren bizilekuen jabeek ordaintzen dutena 2023tik aitzina, Ondasun Eraikien gaineko Zergan, herriko zerga igo ahal izateko, etxe guzien zerga de facto emendatu gabe.

JOKAMOLDE EGOKIAK

01

MERKATURATZE BALDINTZAK EZARRI SUSTATZAILEEKIN

Herri mailan, hautetsiek ahal dute :

  • Sustatzaileek ekoiztuak diren bizitegien saltzeko engaiamendua galdatu, soilik egoitza nagusiendako
  • Tokiko mailan bakarrik komunikatzen diren sustatzaileak bakarrik hautatu, ohiko hedatze kanaletatik pasatu gabe, eta horrek lurraldeko erosleen instalatzea laguntzen du.
  • Esleipen emaitzak sistematikoki publiko egin, biztanleriak berma dezan bizitegien ekoizpena ez dela bigarren bizileku gisa baztertua izanen.
  • Merkaturatze prezioaren mugatzea m2-an

02

SUSTATZAILEEN PRAKTIKA EGOKIEN KODE BATEN PLANTAN EZARTZEA

Sustatzaileek herrian bizitzeko eta bizileku hartzeko eskubidearen aldeko praktika egokien kode bat ezar dezakete :
  • Haien bizitokiak saldu egoitza nagusian erabiltzeko bakarrik.
  • Jabekidetasun araudian bere bizitegiaren alokatzeko debekuaren izenpetzearen galdegitea, epe laburreko alokairuan.

03

HIGIEZINEN AGENTZIEK ERE PARTE HAR DEZAKETE

Higiezinen agentziek beren iragarkiak erakusleihoan argitaratu ditzakete, edo, bestela, sarean jarri. Tokiko biztanleek bakarrik izan dezaten iragarkiak ikusteko aukera.

04

HERRITARREK ERE ZERBAIT EGIN DEZAKETE

Herriko etxe batzuek etorkizuneko saltzaileei galdegiten diete herriko etxera joan daitezen beren asmoen iragartzera, salgai ezarri aitzin edo agentzia batengana jo aitzin, egoitza nagusi bat erosteko gelarik agertu ote den aldez aurretik egiaztatzeko. Gutariko edozeinek parte har dezake herritar beila batean, bigarren bizilekuko egoitza nagusi baten edozein aldaketaz ohartarazteko.

Euskal kostaldean, Bretainian edo Alpeetan, adibidez, praktika guztiak abian dira.

POUR SUIVRE LES ACTUS,
RENDEZ-VOUS SUR NOS RÉSEAUX SOCIAUX